Hasieran Batzordeak argitaratzen zuen, eta orain Mahaiak argitaratzen duen dosierraren harpidedun izatea nahikoa da Konponbidearen sustatzaile bihurtzeko.
Dosierra argitaratu bezain pronto, komunikabideek jasotzen duten unean, jasoko duzu, eta zure ardura nagusia zera izanen da: zure inguruan zabaltzea dosierra. Ahal den pertsona gehienek irakur dezaten, zabal ezazu dosierra.
Horretarako, webgune hau erabil dezakezu, eta dosierra pertsona gehiagori bidali, zuk zuzenean aurkezpen idatzia eginez, hartzaileak jakin dezan mezua nork bidali dion.
Dosierra inprimatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, posta elektronikoa erabiltzen ez duten pertsonek dosierra irakur dezaten.
Konponbidearen sustatzailea izaten utzi nahi izan ezkero, berehala uzteko aukera izanen duzu eta ez dizugu dossier gehiago, ezta Mahaiaren inolako berririk bidaliko.
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar