Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.
13/06/2007 19:38:00
ANDOAIN-. OHD sinatu zuten eragile sozial, sindikal eta politikoek osatzen duten Foroak egungo egoeraren azterketa egin du, eta hori 'oso larria' dela ondorioztatu du.
Sinatzaileen ustez, gauzak konpontzeko izan den 'aukera historikoa, alperrik galtzeko arriskua oso handia' da. Izan ere, haien ustetan, 'presio estrategiak eta bakoitzaren kalkuluak' nagusitu dira. Adierazi dutenez, 'distentsio urratsak eta negoziazioak hautsiak daude'.
Hala ere, gizarteak 'guztiz kontrakoa' eskatzen dutela adierazi dute, hau da, 'elkarrizketa eta negoziazioa'. Akordio politikoa ezinbestekotzat jo dute, erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna gatazkaren oinarri izanik.
Guztiagatik, 'erantzunkizunez' jokatzeko deia egin diete alde guztiei, norbere interesak albo batera utziz.
OHDren sinatzaileek herritarren parte hartzea bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, izan ere, haien ustetan 'inoiz baino beharrezkoagoa da'.
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar