EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 14 of June, 2007.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Akordio politikoa lortzea «ezinbestekoa» dela azaldu dute OHDko sinatzaileek, batzarra egin ostean

Konponbiderako,akordio politikoa jo dute OHDren sinatzaileek

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoarekin bat egin duten eragileak eta Milakabilakako kide batzuk atzo Andoainen, bilera egin ostean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS

Andoain
Konponbidea eskatzen dute herritarrek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileen arabera. ETAk su-etena bertan behera utzi ostean, egoera «larria» dela uste dute. Beraz, herriterrek nahi duten konponbide horretara bidean, bi gauza egiteko eskatu die eragileei: «Gatazka konpontzeko ezinbestekoak diren» elkarrizketa eta negoziazioei eustea, batetik; bestetik, «gatazkaren muina diren » erabakitze eskubidearen eta lurraldetasunaren inguruan akordioa lortzea. Elkarrizketa horiek «inongo» bazterketarik gabe, eta «alde guztien arteko errespetuan» egin behar dira, gainera, haien iritzian.

Egoera aztertzeko bilera egin zuten atzo OHDko eta Milakabilakako kideek Andoainen (Gipuzkoa); eta Mikel Irastorza EHEko ordezkariak azaldu zuenez, urte eta erdian irekita egon den gatazka gainditzeko aukera «alferrik galtzeko arriskuan» dagoela uste dute. Oraindik ere aukera zabalik dago, ordea, haien iritzian; beraz, erantzukizunez jokatutzeko eta herritarren gehiengoaren eskaerei erantzuteko deia egin die eragileei,
«norberaren interesak» alboratuz.

ELKARRIZKETA «SAKONAK».
Orain arte aukera ondo ez aprobetxatzeko arrazoien artean, «presioak eta norberaren kalkuluak» daude OHDren arabera, eta «aldeak ahultzeko estrategiak» ere izan direla uste dute. Horregatik, elkarrizketa eta
negoziazio «sakonak» izan diren arren, «zoritxarrez» akordiorik ez dela lortu eta mahairik ere ez dela
osatu azpimarratu dute. Horrenondorioz, OHDko kideen ustez, «are okerragoa» dena gertatu
da: «Distentsio urratsak eta negoziazioak hautsita daude».

Egoera horretan egonda ere, herritarrek konponbidearen aldeko jarrera garbia dute, OHDko sinatzaileen
arabera, eta «borondate politikoarekin» jokatzeko eskatzen diote alderdiei, «elkarrizketa eta negoziazioaren bidez akordioa lortzeko. OHDk bat egiten du gizartearen eskari horrekin. Izan ere, beren iritzian ez dago beste modurik gatazka konpontzeko. Gainerako «errezetak» ezagunak direla diote, eta azpimarratu dutenez, ez dute gatazka konpontzeko balio.

Beraz, elkarrizketa eta elkarlanerako «esparru berriak» irekitzeko lanean jarraituko dute, «herritarren
borondatea adierazteko bideak eskaintzeko» erronkarekin.

<>

«Inoiz baino gehiago» konponbidearen alde «indarra» egin behar dela uste dute Milakabilakako kideek, eta bultzada hori emateko, elkarretaratzea deitu dute bihar 18:00etan Donostiako Trinitate plazan. Konponbide demokratikoaren alde. Errespetua Euskal Herriari, erabakiari eta eskubideei leloa izango du elkarretaratzeak,
eta bertara joateko deia egin diete herritarrei.

Milakabilaka ariketak aurrera jarraitu behar duela erabaki zuten atzo hango kideek, OHDko sinatzaileekin batera egindako bileran. Milakabilaka ariketa sortu zenean bi garai aurreikusi zituzten: uztaila artekoa bata, eta uztailetik urrira artekoa, bestea. Aurreneko epea amaituta, Milakabilakako sortzaile guztiek batzarra
egingo dute uztailaren 5ean Kursaalean, ordura arteko jardunaren balorazioa egiteko. Aurrera begira egin beharrekoaz ere gogoeta egingo dute. Egun horretan ekitaldi edo mobilizazioren bat ere egingo dutela aurreratu dute.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar