EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 26 of April, 2007.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Ezker Abertzaleak bozetan aurkeztu beharko lukeela dio 'Friendship'-ek


Datozen hauteskundeetan alderdi politiko guztiek aurkeztu beharko luketela adierazi du Friendship-ek, eta ideia batzuren alde egiteagatik ezker abertzalea legez kanpo uztea akats bat dela uste du. «Ezker abertzaleak entzuna izateko beharra dauka, bai eta hauteskundeetan leku bat izatekoa ere». Friendshipeko
lehendakari Bernat Joan i Mariren hitzak dira, eta bere iritziz, euskal gizartearen eskubide bat da ordezkari nortzuk izango dituen erabakitzea. Euskal Herriko konponbidean laguntzeko Europako Parlamentuan sortutako babes taldea da Friendship.

EAE-ANVk eta ASBk Batasunarekin lotura izan dezaketela argudiatuta legez kanpo uzteko aukerak «kezka» sortzen diola onartu du. Bere aburuz, alderdi politiko horiek legez kanpo uztea erabakitzen bada, bake prozesuaren aurkako neurri bat izango da. «Euskal Herrian laster egingo diren hauteskundeetan alderdi guztiek aurkezteko aukerarik ez badute, galdutako aukera bat izango da».

Europako beste hainbat gatazka gainditzeko prozesuan, «ahots guztiek» lekua izan dutela esan du, eta Euskal Herrian ere hala egin beharko litzatekeela iruditzen zaio. Hala ere, bozen ondoren Friendship-eko batzorde bat Euskal Herrira etorriko dela jakinarazi du, gatazkaren nondik norakoak bertatik-bertara ikusteko.
BAKE PROZESUAREN OINARRIA. Bake prozesua garatu ahal izateko, gizarte guztiak ordezkaturik egon
beharko lukeela uste duFriendship- eko kide Tatjana Zdanokak, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen
zaio ezker abertzaleak datozen hauteskundeetara aurkeztu ahal izatea. Hala ez izatekotan, bake
prozesuaren oinarri sozial hori arriskuan ikusten du. «Hauteskunde libre batzuk izan beharko lukete, salbuespenik eta bazterketarik gabe».

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar