EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 04 of February, 2007.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Herritarren deia klase politikoari

Milaka. «Eseri eta konpon ezazue». Milakabilaka ekimenak Bilbon bildutako jendetzak mezu argia bidali dio klase politikoari. Hitza hartu dute herritar soilek, bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa dela adierazteko. Eta, gizartearen gehiengo zabal batek ideia horrekin bat egiten duela sinetsita, herritarrak bilakatu dituzte protagonista, eragile politikoei kargu hartzeko. Gatazka konpondu eta benetako akordio demokratikoa lortzeko, buru-belarri lanean jartzeko deia egin diete.

Aurrez, eskaera argia egin zien Milakabilakak alderdi politikoei: ez kendu protagonismoa herritarrei. Atzo, hitz egitea baino gehiago, entzutea egokitu baitzitzaien politikariei.

Bilaka. Egoera hauskorra eta korapilatsua dela jakitun, Milakabilakak konponbidearen aldeko apustua egin du. Eragileek krisiari aurre egin eta bake prozesua posible egingo duten baldintza demokratikoak sortzea bilatzen du ekimenak. Hitzak ekintza bilakatzea.

Beste bi. Fermin Muguruza disko jartzaile, Jose Luis Korta eta Isuntzaren trainerua arraunean, pankartarik ez... berezia izan zen atzoko manifestazioa. Leloa ez zuten aldatu beharrik izan -Elkarrizketa. Errespetua Euskal Herriari. Bakea-, baina ibilbidea bai: Areatzako zubitik Guggenheimera joan beharrean, Guggenheimetik udaletxeko zubira. Eta gakoa zubiak indartzea dela uste dute.

Bilboko gotzainak deitutako elkarretaratzea ere berezia izan zen. Bakeagatik mugitu leloarekin, «orain arte ezezagunak diren bideak» jorratzeko deia egin zien gotzainak kristau eta herritarrei. Madrilen, berriz, herritarrei mintzatu beharrean, manifestariei mintzatu behar izan zitzaien Ermuko Foroa, «negoziazioaren kontra» egin zuten manifestazioaren aurretik, jendeak ez zezan Zapatero eta Espainiako Gobernuaren aurka oihu gehiegi egin. Alfer-alferrik -edo ez-, gero ikusiko zenez.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar