Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.
Udalak jarritako debekua delaeta, azkenik kontrako noranzkoan abiatuko da Milakabilaka ekimenak gaurko Bilbon deitu duen mobilizazioa: Guggenheim Museotik 17.00etan irten eta Areatzan amaituko da. «Elkarrizketarantz, Euskal Herriarekiko errespeturantz eta bakerantz mugitzeko» deia egin dute antolatzaileek ezohikoa izango den manifestazio honen bezperetan. Pankartarik ez da izango, ezta jende kopururik jakinaraziko ere. Jendeak konponbidearen alde «aurpegia ematea» baino ez da eskatzen.
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar