Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.
Jon Urrutia e Iñaki Agirre
Euskal Herriari zor saion errespetua, hiritar guztien eskubide orori zor saion errespetua eta hiritarren erabakiei zor zaien errespetua eskatzera olatu geldiezinezkoa abian jarri da. Herritarren ordua heldu da. Herritarren indarrean sinesten dugulako eta alderdikeriez eta beraien saloi-jokoez kokoteraino gaudelako, herritarren protagonismoa gailentzera gatoz 'Joserra Goikoetxea' taldekideak.
Tamalez, alderdi nagusiak (alegia jeltzaleen zati bat behintzat) ez du buruan herriaren mugimendua beren bulego moketadunak babesteko ezik. 'Iñaki de Juana kasuan' eredugarria da: ahapeka salatu Auzitegi Nagusiaren erabakia eta Ibarretxeren kasuan bozgorailu guztiak erabili astelehenerako manifestaziora deialdia egiteko.
'Joserra Goikoetxea' taldekideak argi dugu euskal neoliberalen jokaera.Hala ere herri gisa jokatzea eska-tzen diegu mementu garrantzitsu honetan. Herri honek denon beharra duelako eta azken finean denok garelako herri honen partaide.
Horrela, agiri honen bidez oihukatu nahi dugu ozenki: Iñaki de Juana etxera! eta baita ere Ibarretxeren kasua bertan behera utz dezatela epaileek. Badakigu, bai, bi kasuak eta beste hainbat kasu (Jarrai-Haika-Segi edo makroepaiketa 18/98+, eta abar ) Moncloako lehian finkatuta dagoela. Oposizioko frankista berriak ezin dute botoez gobernatu eta epaileak erabiltzen dituzte PSOE bere esanetara eta aginduetara bideratzeko. Horrek islatzen du PSOEren ahulezia eta txirotasuna.
Aznarren perbertsio zitala agerikoa da. 1998ko abuztuaren 15ean IRA Benetakoak eztandarazi ondoren lehergailua bat Omaghen 29 pertsonen bizia moztu zuen, tartean bi mutiko espaniarrak Ipar Irlandako bake prozesuaren erdian. Hiru egun geroago Aznarrek eskertuaz larrialdi zerbitzu britaniarrei, Tony Blairri animatu zion bake prozesuan jarrai-tzera eta erantsiz bide bakarra zela. Kalean uso etxean otso esango genuke. Orduan Tony Blairr Erresumako Batuko lehen ministroak esan zuen: «Orain bereziki ezin dugu prozesua bertan behera u-tzi». Memoria eta hemeroteketan begiratzerik ez dago (Reuters, 'El Mundo', eta abar).
Gaur, Milakabilaka mugimenduak Bilbon deitutako manifestazioari gure atxikimendua nahi diegu adierazi, jakinez hasiera besterik ez dela eta aurrerantzean lan asko dagoela egiteko.
Unea da iritzietatik eta hitzetatik ekintzetara igarotzeko. Tantaz tanta olatu geldiezinezkoa bihurtu behar dugu herri hau. Denon lana da. Denon ordua. Denon eskubideak daude jokoan. Denok daukagu irabazteko. Ez dugu ezer galtzekorik.
Arratsaldeko bostetan Bilbon izango gara, martxan jarriko gara, adostasun txikietatik handietara goaz zizelkatzen 'prozesua'. Oraindik ikusi ezinezkoa den irudia, herri garunean dago finkatuta.
Hegaldi aske baten lehen urratsak ematera goaz. Bagoaz…
Jon Urrutia eta Iñaki Agirre ‘Joserra Goikoetxea’ taldeko kideak dira
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar