EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 30 of January, 2007.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Larrepetitt. Castillo Suarez

Milakabilaka

Milakabilaka

Beti gustatu izan zaizkit Sir Ernest Shackleton-en ibilerak eta abenturak. Shackletonek Scottekin parte hartu zuen Discovery (1901-1904) espedizioan: hegoaldeko polora iritsi nahi zuten, baina ez zuten lortu; gosea eta eskorbutuarengatik bueltatu behar izan zuten Ingalaterrara. Discovery itsasontzia, gainera, izotz artean kateatu zen, eta dinamita erabili behar izan zuten askatzeko. Shackletonen bigarren espedizioan ere, Nimrod (1907-1909) izenekoa, ez zuten helmugara iristea lortu, eta bidea oztopatu zien haize berberarekin bueltatu behar izan zuten espedizioko kideek; 1.700 miliako ibilbidea egin ondotik, bizirik iritsi ziren etxera, ordea.

Admunsen izan zen hegoaldeko polora iritsi zena.

Batzuek nabarmentzen dute Shackletonen espedizioek ez zutela ekarpen zientifikorik egin, ez zitzaiela etekin ekonomikoa lortu eta ez zutela ezarritako helburua lortzeko balio izan. Besteek, ordea, espedizioetako kide guztiak bizirik bueltatu izana nabarmentzen dute, eta Shackletonek gidatzen zituen taldeek egoerarik zailenetan bizia gorde ahal izateko arrazoiak azpimarratzen dituzte: talde lana eta borrokarako grina.

Egunotan maiz entzun dut lortu bide ez diren helburuak, hain zuzen lortu ez direla; enegarren aukerarik ote den galdetzen dutela batzuek, azkeneko aukera ustez galdu denean. Baina ez al du Euskal Herriak saiakerak merezi? Ez al da taldean aritzeko aukera izatea pisuzko arrazoia lanean jarraitzeko?

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar