EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 29 of January, 2007.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Bultzatzen

Milakabilaka ekimen herritarra aurkeztu zuten atzo Irunen. Duela astebete eginiko deiari Euskal Herriko kultura eta gizarteko dozenaka lagunek erantzun zioten atzo, eta haiek ezagunak diren arren, herritar guztiei zabaldu zieten deia.

Ekimena bakerako eta konponbiderako herritarren eskariaren bozgorailua da. Duela astebete esan zuten: «Euskal gizartearen gehiengo oso zabalaren borondateren adierazpena gero eta indartsuagoa izatea lortu behar dugu, horixe baita prozesua babes dezakeen bakarra. Inposizioaren bidez jokatu nahiko lukeen orori marra gorria erakutsiko lioke horrek».

Demokrazia eskatzen dute; herritarren hitza lehenestea. Eta errespetua. Errespetua, Euskal Herriari; errespetua, herritar guztien eskubideei; eta errespetua, herritarren erabakiari. Bakean eta elkarrizketan oinarritutako akordioa aldarrikatu dute, eta politikariei eta eragileei eseri eta arazoa konpontzeko exijitu nahi diete, eta exijentzia hori euskal herritar guztiena dela agerian utzi.

Herritarrak mobilizatu, herritarren inplikazioa lortu, denek batera politikariak mugiarazteko, mugiarazi elkarrekin eseri eta euskal herritarrek berretsi beharko duten konponbidea hitzartu dezaten.

Asteotan eman duten maila kaskarra albo batera utzi, eta behingoz ekimen honen eta beste batzuen bitartez herritarrak esaten ari direna aintzat hartzeko ordua iritsi zaie politikariei.

Bartzelonan ere ez daude geldi. Bakea eta akordioa eskatzen ari dira Euskal Herrirako. Biharko kontzentrazio bat antolatu dute Kataluniako hiriburuko Sant Jaume plazan. Hainbat alderdik eta eragilek egin dute deia, bake prozesua bultzatu nahi duten guztiak ager daitezen.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar