EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 22 of December, 2006.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Prozesuaren «blokeoari» erantzuteko ekimen «iraunkor eta baikorrak» antolatuko dituzte 2007an

Gizartea prozesuan txertatzeko ekimen sorta iragarri du OHDk

Donostia

Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko prozesua «krisi egoeran, haizez beteta eta inolako adierazpen baikorrik gabe» egon dela uste dute OHD Oinarrizko Hitzarme Demokratikoa sinatu zuten foroko ordezkariek, eta ikusita «blokeo egoera» ez dela gaindituko ekimen zehatz bat eginez, ekimen sorta iraunkorrak antolatuko dituzte 2007 urtean. Urtarrileko lehen astean azalduko dituzte ekimen horien nondik norakoak.

Arritxu Santamaria eta Martin Aranburu foroko eledunek nabarmendu dute orain hilabete gutxi esan zutela prozesuaren egoera «oso larria» zela, eta gerora eragile askok gauza bera aipatu dutela. Halaber, «gizartearen egonezina tamaina berekoa» zela, eta gizarteak prozesuari «kezkaz eta etsita» begiratzen ziola ere gogoratu dute.

Hori dela eta, foroan parte hartzen ez duten alderdi eta eragileekin (EAJ, PSE-EE, EB, IUN, UDF eta UGT eta CCOO sindikatuak) bilera erronda egin dutela azaldu du Santamariak, eta OHDren hausnarketa eragile horiek egin dutenarekin bat datorrela zehaztu du. «Ikusi dugu blokeoaren sustraiak iraunkorrak direla, gerta daitekeela hemendik aurrera ere hainbat blokeo egoera ematea, eta horren aurrean ekimen zehatzek ez luketela soluziorik ekarriko».

GIZARTEAREN PARTE-HARTZEA. Santamariaren arabera, ezinbestekoa da prozesuaren «denbora hutsak modu baikorrez» betetzea, eta ahalegin horretan gizarteak parte hartzea beharrezkoa da: «Alderdi politikoen dinamika gaindituko duen ekimenak izango dira, norbanakoan oinarrituak, herritarren parte- hartze zuzena ahalbidetu, indartu eta erakutsiko dutenak». Ekimen horiek «esparru zabal eta zibilak» hartuko dituela esan du Santamariak, eta sentsibilitatea guztientzako irekiak izango direla.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar