EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 16 of November, 2006.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Baldintza demokratikoek «okerrera» egin dutela ere agertuko diete alderdi eta sindikatuei, bilerak eginda

«Blokeo egoera» gainditzeko, ekimen bateratua bultzatuko dute OHD sinatu dutenek

Martin Aranburu eta Arritxu Santamaria, atzo, Donostian EAk duen egoitzan eginiko agerraldian

AINHOA SARASOLA
Donostia
«Kritikotzat» daukate egungo egoera Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu duten 55 eragileek. Prozesua garatzeko baldintza demokratikoek «atzerakada» izan dutela eta egoeraren gaineko kezka gizartean ere zabaldu dela uste dute. Horregatik, «krisi egoera desblokeatzen laguntzeko», euskal alderdi eta sindikatu guztiengana joko dute, urtea amaitu baino lehen prozesua bultzatuko duen ekimen bateraturen bat egiteko proposamenarekin. Hala azaldu zuten atzo 55 sinatzaileen izenean Arritxu Santamariak eta Martin ranburuk.
«Sinetsita gaude eragile guztiek badutela borondatea gatazka politikoa konpontzeko eta ezberdinen arteko akordioa ekarriko duen prozesu politikoari heltzeko». Oinarri horrekin, eragile politiko eta sindikalekin harremanak hasi dituzte, eta asteon ere izango da bilerarik.

Edozein ekimen proposatu aurretik, eragileen ideiak entzun nahi dituzte, eta guztiekin hitzartu ekimenik
egokiena. Abendu amaierarako egin nahi dute ekimena. «Guretzat oraintxe gakoa da prozesua bultzatzea garrantzitsua dela argi duten eragileek borondate hori badagoen adierazleren bat agertzea».

HAUSNARKETAREN BERRI EMATEA.
Baina eragileekin hasitako bilerek badute beste xede bat. Hain zuzen, sinatzaileek urrian eginiko gogoetatik
ondorioztatu dute krisia gainditzeko beharrezkoa dela prozesua bultzatuko duen ekimen bateratua. Eta egoeraz egiten duten irakurketa azaldu nahi diete OHD sinatu ez zuten gainerako eragileei. Izan ere, sinatzaileek uda aurretik egiten zuten egoeraren irakurketa egun ezin dutela egin azaldu zuten bi eledunek. «Uda aurretik esaten genuen bazirela baldintza politiko eta demokratiko aski konponbiderako mahai politiko baten oinarriak jartzen hasteko». Euren ustez, bide horretan aurrera egiten lagundu zuten hainbat gertakari
izan ziren orduan: ETAk su-etena iragartzea; apirilaren 1ean Bilbon milaka herritar prozesuaren aldeko
manifestazioan biltzea; Zapaterok euskal herritarren erabakia errespetatuko zuela esanez eginiko adierazpena; Ahotsak ekimena, edo Europako instituzioetatik babesa iristea aipatu zituzten.

Baina egun, «hainbat elementu politiko eta judizial medio», egoera «asko katramilatu» dela iritzi zioten.
Euskal presoen egoera, Parot doktrina, Ińaki de Juanaren kasua, Batasunak legez kanpo jarraitzea, edo ETAren su-etena egiaztatzea «denboran luzatzea» aipatu zituzten. «Gure ustez, agirien bidez argi
geratu da ETAk prozesu politikoa abiatzeko duen borondatea». Hori auzitan jartzeak ez diola prozesuari
laguntzen, atzeratu besterik ez duela egiten iritzi zioten. Baldintza demokratikoek «okerrera » egin dutela uste dute, atxiloketak, «oztopo diren neurri judizialak », kale erasoak edo armen lapurreta adibidetzat jarrita. Eta horrek guztiak gizartean kezka sortu duela iritzi zioten. «Egun, ziur gaude gizartearen gehiengo batek ez
duela ulertzen elkarrizketa politiko hori zergatik ez den posible». Gogoeta horien berri emango diete sinatzaileek eragile politiko eta sindikalei, prozesua bultzatuko duen ekimen bateratu baten beharraz
ohartarazteko.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar