Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.
![]() |
| Arritxu Santamaria, Karmelo Landa, Rafa Larreina eta Txutxi Ariznabarreta, atzo Gasteizen. |
EDURNE BEGIRISTAIN
Gasteiz
Hitzarmenerako Mahaiko ordezkarien ustez, « mugarri historikoa » da nazioarteko sei pertsona ospetsuk Euskal Herriko prozesuari babesa emanez kaleratutako agiria eta hilaren 25ean Europako Parlamentuan euskal gatazkaren inguruan egingo den eztabaida. Bi gertakari horiek bake prozesuak aurrera egiteko urrats garrantzitsuak » direla iritzi dio Hitzarmenerako Mahaiak.
Nazioarteko agiria eta Europako eztabaidaz balorazioa emateko prentsaurrekoa eskaini zuten atzo
Karmelo Landa, Rafa Larreina, Txutxi Ariznabarreta eta Arritxu Santamaria Mahaiko ordezkariek.
Nazioarteko sei pertsona ospetsuk plazaratutako adierazpenaren garrantzia nabarmendu zuen Landak,
agiria «Euskal Herriko egoerarekin bat datorrelako, prozesuaren izaera politikoa azpimarratzen delako eta konponbidea akordio demokratiko batetik etorriko dela esaten duelako». Halaber, akordio demokratiko horri alderdien konpromiso politikoek lagundu beharko diotela dio adierazpenak, eta hori baikor hartu du Hitzarmenerako Mahaiak.
EUSKAL HERRIA EUROPARA. Urriaren 25ean Estrasburgon Euskal Herriko prozesuari buruz egingo den eztabaidaren esanahia ere «historikotzat » jo du Hitzarmenerako Mahaiak, Euskal Herriko bake prozesua
eta etorkizuna «Europaren bistara» egongo delako. «Euskal Herria plazara aurkeztuko da Estrasburgon,
Espainia eta Frantziako estatuen ukazioaren gainetik», nabarmendu zuen Landak. Gainera, Parlamentuak onartzen duen ebazpenak prozesuari begira «aukera asko» irekiko dituela ziurtzat jo zuen.
Halaber, Europako Parlamentuan osatutako babes taldea edo Friendship-ak eztabaidara joateko Euskal Herriko eragile politiko eta sozialei egindako gonbidapena txalotu egin dute Mahaiko ordezkariek, eta euskal herritarrei luzatu egin diete deia. Landak azaldu duenez, euren nahia da Europako Parlamentuko eztabaidan Euskal Herriko «ordezkaritza politiko guzti-guztia, bere aniztasun osoan » egotea. Ordezkaritza ahalik
eta «zabalena eta egokiena» izatea nahi dutela gaineratu zuen.
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar