EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

Berria, 11 of October, 2006.

Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.

Euskal Herri osoko 31 laguneko ordezkaritza igorriko du Estrasburgora, urriaren 25 eta 26an

OHD atxikimendu gehiagoren zain,<< nazioarteko bultzadari» esker

Arritxu Santamariak hartu zuen hitza atzoko agerraldian, Baionan.

ENEKO BIDEGAIN
Baiona
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileak pozik daude nazioarteko sei pertsona ezagunek izenpetu agiria dela-eta. «Kontuan hartzekoa da nazioartean ematen ari diren bultzada», azpimarratu zuen atzoko prentsaurrekoan Arritxu Santamaria OHDko sinatzaileen koordinatzaileak. Horri esker, OHDren agiriak atxikimendu gehiago jasoko duela espero dute. Ekainean kanpaina abiatu zutenetik hona, auzapez gehiagoren babesa lortu du. Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza, Bernard Auroy Uztaritzeko auzapez
eta kontseilari nagusia eta Jean- Pierre Destrade Hiriburuko kontseilari nagusia ere juntatu zaizkie
OHDren agiria izenpetu dutenei. ESTRASBURGORA.OHDko sinatzaileen ordezkaritza bat igorriko du Estrasburgora urriaren 25ean eta 26an. Egun haietan iraganen da Euskal Herriko prozesuari buruzko
sesioa Europako Parlamentuan.
30 lagunetik gora joanen dira hara OHDren sinatzaileen izenean, «Euskal Herriak konponbide demokratikoa behar duela eta Frantziak prozesuan parte hartu behar duela erratera». Gonbidatuen lekuan eseriko dira. Eurodiputatu batzuekin harremanetan direla zehaztu du Santamariak.

Ipar Euskal Herritik hamar lagun joanen dira ordezkaritza horren baitan. Jean Lissar Akitaniako Kontseilari Nagusia (Berdeak), Jakes Abeberri Miarritzeko zinegotzia (AB), Kotte Ezenarro (PS), Xabi Larralde (Batasuna), Mertxe Colina (AB), Mixel Mendiburu eta Andoni Iturriotz (Anai Artea), Mikel Epaltza (Herriarekin), Didier Rouget abokatua eta Arritxu Santamaria ere joanen dira.

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar