Warning: This page has not been translated yet. What you're seeing below is the original version of the page.
![]() |
JOXERRA SENAR
Donostia
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren (OHD) sinatzaileak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratu ziren atzo eguerdian, Konponbiderako Mahaia «lehenbailehen » sortu dadin aldarrikatzeko. Gaur egun mahai hori sortzeko baldintza politiko eta sozialak badaudela nabarmendu dute. Ohartarazi dute gaur egun prozesua blokeatuta dagoela, ETAk su- etena iragarri zuenetik «aurrerapen gutxi» egin direlako.
Kontzentrazioen ostean agiri bat irakurri zen. Agiri horretan OHDren babesleek agertzen dutenez, Espainiako Gobernuak euskal gatazka ETAren jarduerarekin lotzea da blokeoaren arrazoi nagusia, eta susmoa dute exekutiboak ez ote duen tentazioa gatazka «baketze eskema huts» batera mugatzeko. Argi utzi dute gatazka politikoaren muinari heltzeko Euskal Herriaren lurraldetasuna eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea funtsezkoak direla.
Norabide horretan joango den konponbide baten defentsan, dei egin diete herritarrei kalera ateratzeko,
eta Euskal Herriko eragile guztiei eskatu diete «akordioaren aldeko presioari» bide eman diezaiotela,
«herria baita protagonista eta onuradun nagusia». Euripean, aterkia lagun, 50na lagun inguru bildu ziren lau hiriburuetako elkarretaratze bakoitzean.
www.konponbidea.info
Tram / Zuhar