Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpontze bidean jartzea da gure helburua. Konponbide demokratiko bat lortzeko, hasiera-hasieratik eragile guztien parte-hartzea eta konponbidearekiko erantzukizuna eskatzen diegu eragileei. Parte har dezatela, ekarpenak egin ditzatela.
Konponbidean denok parte hartu behar dugulako Euskal Herrian diharduten eragile guztiekin harremanetan jartzea eta konponbide prozesuan parte hartzeko gonbita luzatzea da Batzordearen eginkizun iraunkorra.
Konponbidearen berme garrantzitsuenetako bat gizartearen babesa lortzea da. Informaziorik gabe, ez dago babesik. Hori dela eta, web orri hau martxan jartzen dugu eta dosierrak zabaltzeko konpromisoa eskatzen dizuegu. Konponbidearen sustatzaileok gure gain hartzen ditugu dosierren harpidedun izateko ardura eta dosierra zabaltzeko konpromisoa.
2003an sortutako Nazio Eztabaidagunearen zeregina izan zen "Euskal Herriak, nazio gisa bizirauteko eta garatzeko ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betiko finkatzea". Giza eragile, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen arteko eztabaida prozesua izan zen, non eztabaida, ideien alderatzea eta herritarren parte-hartzea bermatu zen.